XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. NERBIO-SISTEMA. SENTSAZIOAK.

Garbi dagoanez dasta-sentikortasuna ez da bat eta bera mihinaren puntu guztietan, puntu batzuetan beste batzuetan baino hobeto nabari dalako zapore hau eta ez bestea.

Konturatuko zinanez, mugikortasun handia dauan organo muskulutsua da mihina.

Mugikortasun hau garrantzi handikoa da liseriketa-prozesuan, izan ere janariak hortxe ondo zehatuta geratu daitezan batetik bestera mugitzen ditu mihinak.

Mihinaren azalera MIHIN-MUKOSAZ estalita dago, eta hortxe aurkitzen dira MIHIN-PAPILAK; honeek, agertzen dabezan itxura diferenteen arabera, izenoz ezagutzen dira: KOROLIFORMEAK, FILIFORMEAK, FUNGIFORMEAK eta KALIZIFORMEAK.

Bakoitzak bere funtzio berezia dauka.

Mihin-papiletan DASTA-BOTOIAK aurkitzen dira DASTA-ZELULEZ konposatuta; honeek, zaporeak detektatzen dituenena, euroi dagokien nerbioaren bitartez, garunari transmititzen deutsiez zaporeak.

(Luzakin zabalduekin) Hari-formako papila / Goiko ezpana / Hortzak / Hari-formako papila (Luzakin bilduekin) / Onddo-formako papilak (Oso handituak) / Onddo-formako papilak Hari formakoen artean / Mihi-punta / Kaliza-formako papilak.

Ondo dakizunez lau zapore oinarrizkoak bakarrik hartzen ditu dastazentzuak.

Baina, gehienetan, zapore gehiagoz hitzegin ohi da, nahiz eta honeek egiazko zaporeak barik, SUDUR organoaren bitartez usaimenak usaintzen dituan usainak izan.

Sudurraren barrua zati bitan zatiturik dago SUDUR-TRENKADAZ; SUDURZULOAK ditugu honeek.

Kanpoan, SUDUR GINGILAREN alde banatara, SUDUR-LEIHOAK aurkitzen dira, eta honeek faringearekin eta Eustakioren Tronpen zuloguneekin komunikatzen dira.

Leiho honeek barrualdean, ule txiki batzuekaz estalita dagoz; ule honeek, MUGIL-GURUINAK sortzen daben mukiaz batera, arnasartzerakoan aireaz batera barrura egin nahi daben moxorroei barrura sartzera galerazten deutsiee.

Usaimen-nerbioa / Sudur-gingila / Uleak / Goiko ezpana / Goiko matrailazurra / Maskorrak / Eustakio-ren tronpa.

PITUITARIA izeneko mukosaz estalirik dagoz sudurzuloak.

Pituitaria era bitakoa izan daiteke.

PITUITARIA GORRIA: beheko aldea estaltzen dau eta odol-baso asko dagoalako da kolore gorrikoa eta hain zuzen horrexegatik emon ohi jako izen hori.

Horren eginkizuna da kanpotik arnasartzen dogun airea berotzea, aire hotza barrura sartuko balitxaku gaisotu egingo ginateke-eta.